Bazkari gozoa hartzeaz gain egun desberdin bat igaro nahi baduzue, hainbat jarduera edota bisita egin daitezke Aittola-Zar jatetxetik gertu.
MENDIA
ERLO
XOXOTE
KAKUTE
Gogotsuenei esan mendi-ibiliak egiteko eremu aproposa dela gurea. Hainbat ibilbide egin daitezke Aittola-Zar jatetxetik abiatuta edo hura helmuga hartuta. Bestela ere, jatetxetik 800 metrora dagoen Aittola aisialdi-eremuko aparkalekua har daiteke abiaburu. Izarraitz mendiguneko mendirik handiena Erlo da (1026 m) baina ezagun dira, baita ere, Xoxote (899 m) eta Kakuta (942 m) mendi-gainak. Horrez gain, badira mendigunea zeharkatzen duten eta Aittola-Zar jatetxetik nahiko gertu igarotzen diren mendi-ibili laburreko zenbait bide ere (PR Gi-137, PR Gi-138, PR Gi-147…).
ITSASOA
GEOPARKEA
ZUMAIA-DEBA
SAKONETA
Urola eta Debabarrena eskualdeen artean dagoenez, badira ikustea merezi duen kostaldeko nahiz barrualdeko hainbat udalerri. Ikus daitezke, adibidez, Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten Mutriku, Deba eta Zumaia. Bestetik, Deba eta Zumaia artean dagoen Itxaspe auzoan, Euskal kostaldeko ikuste zoragarri eta ikusgarrienetako bat aurkitzen da: itsasaldi-lautada edo flysch-a. Toki horretan bertan, Mendata eta Sakoneta hondartza basatiak daude, zein baino zein ederragoak.
HERRIA
LASTUR
EKAINBERRI
LURRUN TRENA
Barnealdeari dagokionez, Urola erdiko hainbat herri bisita daitezke, esaterako: Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa. Horietan guztietan era askotako baliabide turistiko asko daude: berriki inauguratutako Ekaingo kobazuloak, Trenaren Euskal Museoa Azpeitian, Loiolako santutegia, eta abar. Horrez gain, ondare historiko eta monumentu-ondare handi nahiz interesgarria da hiru udalerri horietan.