647 315 668     |    |  

Kontaktua

Aittola-Zar Jatetxea
Madariaga Auzoa · 20720 Azkoitia
  +34 647 315 668

Oharrak
· Ez dugu afaririk ematen
· Astelehena eta asteartea atseden-egunak
· Iraila itxita

ELGOIBARtik Azkoitirako bidea hartuko dugu. Azkarateko gaineko tunela pasa ondoren, eskuinetara hartuko dugu, Madariaga auzora. Madariaga auzoan aurrera, 4,5 kilometro egin behar ditugu GI-3210 errepidetik. Mari Kutz putzua ezkerretara utzita, aurreraxeago, aparkalekua eta aisialdirako eremua aurkitzen dira. Aurrera jarraituta, 500 metrotara, bidegurutzean eskuinetara hartuko dugu, Aittola-Zar erakusten duen bidetik. Aldapa txiki bat jaitsi, eta bertan da jatetxea.

AZKOITItik Elgoibarrerako bidea hartuko dugu. Azkarateko gainera igotzen ari garela, eskuinetara, Madariaga auzorako bidea hartuko dugu. Madariaga auzoan aurrera, 4,5 kilometro egin behar ditugu GI-3210 errepidetik. Mari Kutz putzua ezkerretara utzita, aurreraxeago, aparkalekua eta aisialdirako eremua aurkitzen dira. 500m aurrera jarraituta, bidegurutzean eskuinetara hartuko dugu, Aittola-Zar erakusten duen bidetik. Aldapa txiki bat jaitsi, eta bertan da jatetxea.

Itziarko industrialdearen amaieran aurkitzen den errepidea hartuko dugu, Lasturrera. 4 kilometro egindakoan, Endoiako bidegurutzea utziko dugu ezkerretara. Ondoren, Lasturko bidegurutzea eskuinetara utzi eta errepidean gora jarraituko dugu Madariagarako bidean. Harrobia pasa ondoren, errepidea estutuko da, eta igotzen jarraituko dugu. 5 kilometro egindakoan, ezkerretara, Aittola-Zar baserrirako bidegurutzea aurkituko dugu. Aldapa txiki bat jaitsi, eta bertan da baserria.