647 315 668     |    |  

Aittola-Zar jatetxea

Mendi minean aurkitzen da Aittola-Zar baserri eta jatetxea, Azkoititik hamabost eta Debatik hogei minutura. Izarraitz mendigunearen oinetan dago, ingurune natural idiliko eta eder askoan.

Zatoz eta gozatu baserriaren lasaitasunez eta jaki gozoez. Inguruetan paseo ederra eman edota mendi ibilia egin ondoren, lagun asko etortzen dira gurera. Jangela xarmagarria du, familia-artekoa eta landa-estilokoa. Zonako plater tipikoak dasta ditzakezu gure jatetxean. Era zaharrera eginak dira, baserri honetako hiru belaunaldiek elkarri irakatsi bezala. Etxeko berezitasunak dira, besteak beste: griselan erretako haragi eta arrainak, etxean egindako frijituak, babarrunak, eta postreak, hala mamia nola sagar-tarta, arroz-esnea, eta abar. Ezin izango zara jaki horien zaporeaz ahaztu.