943 581 186    647 315 668

Arkumea

Esneko arkume gozo-gozoa, modurik zahar eta tradizionalean errea.
Txingarretatik distantzia egokira jartzen dugu arkumea osorik eta garbi.
Pixkanaka-pixkanaka erretzen dugu, eta bueltak ematen dizkiogu etenik gabe, urinak ondo bana daitezen.
Prozesu berezi horren bidez, haragi samur eta gozoa lortzen dugu.
Sasoian eta aldez aurretik eskatuta baino ez da prestatzen, pertsona kopuru mugatu batentzat.